XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haurrari nahiz gaztetxoari dimentsio horiek bizitzen erakustea ez da, ba, behinere gainezarpen, inposizio bat, geroko heldutasun batetarako bidea irekitzea baizik.

Gizonaren pertsonalidadea hezi nahi baldin badugu, dimentsio oro hezi beharko da, eta heziketak haurragan daduzkagun posibletasun guziak iratzar behar ditu, inolako izankizunik ukatu gabe.

Hezibiderako tresna den ikastolak kultura bat eman behar du, hau da, gizonaren izanbide denak ireki behar ditu.

Erlijiozko izanbidea edo dimentsioa da horietako bat eta funtsezkoenetakoa izan ere, erlijio dimentsio honek gizonaren izatea bera argitzen eta interpretatzen bait du.

Haurraren askatasuna Gaurregun, zenbait edukatzaile erlijio dimentsioaren aurrean behar den askatasunaz benetan obsesionaturik ari da lanean, eta honelatsu esan ohi du: Jainkoaz hitzegitean, ez ahal dugu haurra erantzunbide jakin batera bortxatzen?.

Ez ote litzake hobe, esate baterako, hemezortzi urtetaraino Jainkoaz ez hitzegitea, orduan gazteak berak erabaki dezan?.

Egia, Fedea erantzunbide libre bat da: gizonak libreki erantzuten dio Jainkoak ere libreki egin dion deiari; baina gogora dezagun haurraren gainerako aukerabideak ere askatasunean eskaini behar zaizkiola.

Hain zuzen, hautapenerako dugun ahalmenak ematen dio giza askatasunari bere berezitasuna.

Ez dago giza balore absoluturik.

Egon, Absolutu hura bakarrik dago, eta Haren aurrean ere libre baldin bagara, areago beharko dugu libre gainerako balore guzien aurrean, izan ere erlatibuak bait dira balore soziologiko, kulturazko eta politikoak...

Libertadeaz ari garela, askatasunak mailak dituela pentsatzen dut.